Osasuna eta ongizatea -

KORONABIRUSA

EAEko biztanleriaren ia herenak covid-19aren aurkako bigarren errefortzu-dosia du

Azken astean 8.974 pertsonak jaso dute bigarren errefortzu-ziztada. Bestalde, adin nagusiko herritarren immunizazio-tasa % 92,8koa da.

Vacuna conjunta de la gripe y la covid. Foto de archivo: EFE.
Vacuna conjunta de la gripe y la covid
Vacuna conjunta de la gripe y la covid. Foto de archivo: EFE.

N. B. | AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleriaren ia herenak, % 32,8k, koronabirusaren aurkako bigarren errefortzu-dosia jaso du dagoeneko. Bigarren babes-dosi horren estaldura-tasa % 80koa da 80 urtetik gorakoen artean, eta % 86,6koa 90 urtetik gorakoen artean. 70-79 urtekoen taldean, berriz, % 65,7 da; 60-69 urtekoen artean % 44,1, eta % 10,2 50-59 urtekoen artean. 50 urtetik behera, % 10etik behera dago adin-tarte guztietan.

Txertaketa-taula. Iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

Txertaketa-taula. Iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.

 

Azken astean 8.974 pertsonak jaso dute bigarren errefortzu-ziztada, aurreko astean 5276 izan ziren bitartean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako covid-19aren aurkako txertaketari buruzko informazio-buletinean jasotako datuen arabera.

Guztira, 18 urtetik gorako 1.298.016 pertsonak jaso dute orain arte Euskadin covid-19aren aurkako lehen errefortzu dosia, eta 425 202 pertsonak jarri dute bigarrena. Indartze-dosia kontuan hartu gabe, Euskadiko immunizazio-tasa % 92,8koa da adin nagusikoentzat, baina % 96tik gorakoa da 70 urtetik gorakoentzat. 

Txertoen pauta bete duten 18 urtetik gorakoen artean, lehen errefortzu-dosia % 75,6koa izan da. Tasa hori % 95etik gorakoa da 60 urtetik gorako adin-tarte guztietan; % 84,7koa 50-59 urtekoen artean; % 65,4koa 40-49 urtekoen artean; % 47,2koa 30-39 urtekoen artean, eta % 40,8koa 18-29 urtekoen artean.

Umeentzako txertoei dagokienez, Osakidetzak 144.215 inokulazio eman ditu orain arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa