Osasuna eta ongizatea -

Ane Olivenza, enbriologoa:

“Izoztutako obozitoek ez daukate iraungitze datarik”

Ane Olivenza enbriologoak obuluen izozteari buruzko argibideak eman ditu. Halako prozesu bat egitekotan, 20-30 urte bitartean egiteko gomendatu du, kalitatea bermatu dadin. Prozesu horrek adinean gora ugalkortasuna handitzen laguntzen du.

Ane Olivenza enbriologoak Gasteizko klinika batean egiten du lan.
Ane Olivenza, enbriologoa.
Ane Olivenza enbriologoak Gasteizko klinika batean egiten du lan.

play icon 20:29

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun arrazoiak edo arrazoi sozialak direla medio, gero eta emakume gehiago dira obozitoak beiratzeko erabakia hartzen dutenak. Euskal Autonomia Erkidegoan, ugalkortasuna metodo horren bidez zaintzen duten emakumeen kopurua % 63 igo da azken bost urteotan. Ane Olivenza enbriologoak adierazi duenez, halako alternatiba aukeratzekotan, argi izan behar da 35 urte azpitik egin behar dela, obozitoen kalitatea egokia dela bermatzeko. Azaldu duenez, obozito kopuru bat nitrogeno likidoaren bitartez beiratzen da eta urtean pasa ditzake egoera horretan, etorkizunean erabiltzeko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea