Itxi

Bake prozesua

25. urteurrena

Fernandez Diaz: 'Ez da terroristentzako santutegirik egongo inon'

Erredakzioa

ETAko kide guztiak atxilotuko dituztela ziurtatu du ministroak, eta, 'bereziki Josu Ternera', Zaragozago kuartel etxearen kontrako atentatua agindu zuena. 11 lagun hil ziren, horietatik 5 neskatoak.

01:21
25 urte ETAk Zaragozako kuartel etxearen kontra atentatua egin zuela

Gobernuak eta Estatuko Segurtasun Indarrek ETAren amaiera lortzeko eta bere kideak atxilotzeko lanean jarraituko dutela ziurtatu du astearte honetan Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak. ''Ez da terroristentzako santutegirik egongo inon'', esan du ministroak.

Hala adierazi du ETAk Zaragozako Guardi Zibilaren kuartel etxearen kontra egindako atentatuaren 25. urteurrena dela-eta egindako omenaldian. 11 lagun hil ziren bertan (horietatik 5 neska gazteak), eta 80 pertsona baino gehiago zauritu ziren.

Ministroaren hitzetan, ETAk ''zori bakarra'' du: baldintzarik gabe desegitea eta armak entregatzea.

Ildo horretan, ''ETAko kide guztiak eta bere laguntzaileak'' jazarri, atxilotu eta epaile aurrera eramango direla ziurtatu du ministroak, eta bereziki egin dio aipamen Josu Ternerari, hark agindu baitzuen Zaragozago kuartel etxearen kontrako atentatua.