Donostia
Epaia
17 urteko kartzela zigorra Donostian koinatua hil zuen gizonarentzat
Erredakzioa
Kartzela zigorraz gain, auzipetuak 90.000 euro ordaindu beharko dizkio hildakoaren amari.
Donostiako Amara auzoan koinatua tiroz hil zuen 36 urteko gizonari 17 urteko kartzela zigorra berretsi dio Auzitegi Gorenak. Ezbeharra 2003. Urtean gertatu zen, Gipuzkoako hiriburuan, gizonezkoak bere koinatua bi tiroz hil egin zuenean.
2011. urtean, Gipuzkoako Auzitegiak 17 urteko zigorra ezarri zion hiltzaileari. Aurretik, Fiskaltzak 20 urteko kartzela eskatu zuen.
Kartzela zigorraz gain, auzipetuak 90.000 euro ordaindu beharko dizkio hildakoaren amari.
Hilketa 2003ko urtarrilaren 25ean gertatu zen, Amara auzoan; 07:15 aldera biktima etxetik atera zen eta, bere emaztearekin eta sei urteko semearekin auto batean zihoala, gizon bat hurbildu zitzaion eta buruan bi tiro jo zizkion, eskopeta batez. Gizona bertan hil zen.
Ondoren, gizonezkoak seme adingabea hartu eta bost urtez ihes egin zuen, 2008an Iruñean, Polizia Nazionalaren polizia etxe batean, bere burua aurkeztu zuen arte.
Fiskaltzak azaldu duenez, ustezko hiltzailea hildakoaren arrebarekin ezkonduta zegoen, baina "banatzeko bidean" zeuden.