Itxi

Bake prozesua

Bakea, eztabaidagai

Estatuen eta ETAren arteko elkarrizketa exijitu du Baionako Foroak

Erredakzioa

Era berean, "gatazkak sortutako biktima guztien eta haien sufrimenduaren aintzatestea eskatu dute".

01:19
Bakearen lehen foruma egin da, Baionan

Iparraldeko politikari talde batek, alderdi ezberdinetakoak, elkarrizketan hasteko eskatu die Espainiari, Frantziari eta ETAri. Mahai gainean, desarmea eta "gatazkaren ondorioak" egon beharko lukete. Adierapen honekin bat egin dutenek Aieteko Konferentzian parte hartu zuten iazko urrian.

Baionako Unibertsitatean egindako foroaren amaieran, bederatzi politikarik adierazpen bat sinatu dute, ETAK 2011n iragarritako ekintza armatuen behin betiko amaiera "bake prozesuan" aurrera egiteko ateak zabalik utzi zituela azpimarratzeko.

Aieteko adierazpenaren laugarren puntuaren "aplikazioan parte hartzeko prest gaudela adierazi nahi dugu", jakinarazi dute Baionako komunikatuan. Aieteko adierazpena 2011ko urriaren 17an sinatu zuten.

Aieteko adierazpeneko laugarren puntuak ordezkari politikoek eta "indarkeria baztertu duten eragileek gai politikoak eztabaidatzen has daitezen" oinarriak jartzen ditu. Horrek "aro baketsu berri baten sorrera" ekarriko luke, Baionako sinatzaileen arabera.

Elkarrizketa, ezinbestekoa

Iparralderi dagokionez, Parisen, Madrilen eta ETAren arteko elkarrizketaren beharra azpimarratu dute, ETAk borroka armatua alde batera uzteko baldintza bete baitu.

Era berean, "gatazkak sortutako biktima guztien eta haien sufrimenduaren aintzatestea eskatu dute".

Baionako adierazpena sinatu dutenak ondorengoak dira: Max Brisson kontserbadorea, Fredérique Espagnac eta Kotte Ecenarro sozialistak, Jean-Jacques Lasserre eta Jean-René Etchegaray zentristak, Michel Larralde sindikalista (CFDT), Sabih Larralde Batasuneko bozeramailea, Abertzaleen Batasuneko Jakes Bortayrou eta Jean Lissar ekologista.