Itxi

X-pedrogarcia-X

Analisia

Fagor Etxetresnen itxiera: Jakina zen

Pedro Garcia Larragan

Pedro Garcia Larragan

Pedro Garcia Larragan

Jakina zen. Fagor Etxetresnak kiebra egoeran dagoela ziurtzat eman dute denek, MCC taldearen adierazpen ofizialik ez dagoen arren. Aurten bigarrenez laguntzeari muzin egingo dio kooperatibak. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak berak ere amore eman du, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuak gaur azaleratu duenez.

Fagor Etxetresnak Radio Euskadiri baieztatu dionez, oraindik ez dute kiebra egoera ofizial egin: ez Frantzian, ez Polonian, ezta Euskadin ere. Nolanahi ere, MCC taldeak zorra kitatzen laguntzen ez badie, saihestezina dirudi.

Konpainia hartzekodunen konkurtsoan sartzen denean, zorrak ordaindu ahal izateko, ondasunak kitatzeko prozesua abiatu beharko du. Fagor Etxetresnen zuzendari nagusiak ETBn aitortu zuenez, 800 miloi eurokoa da zor hori. Beste aukera bat ere badago: Eskualdatzen den likidazioa. Hau da, enpresa beste jabe bati saltzea, eta honek beste izen bat erabilita, produktuak merkaturatzea.

Konkurtsoan hiru gauza gerta litezke: enpresak bere jardueren zati bati eustea; hartzekodunak ez kaltetzeko epaileak konpainia ixtea; edo epaileak, enpresak edo administratzaile batek eskatuta, lan kontratuak etetea

Prozesu luzea aurreikusten da, urteak iraun dezakeena, Fagor Etxetresnak enpresa handia baita.