Albisteak
Mugikor berria
Bilaketa aukera berriak eskaintzen ditu Google Nexus mugikorrak
EiTB
Sistema berria ateratzeko Googleek HTC fabrikatzailearekin hitzarmen bat sinatu du.
Androiden (Google) sistema eragile berria, mugikorrentzako 2.1a, Interneten bilaketak egiteko
Sistema berria ateratzeko Googleek HTC fabrikatzailearekin hitzarmen bat sinatu du, eta Google Nexus mugikorra atera du. Ez da Googleren lehenengo mugikorra, 2009an HTCrekin Magic deiturikoa atera baitzuen. Sistema eragileaz gain, beste berritasun bat dauka, webean aske eskuratu daitekeela.
Mugikorra AEBetan atera dute T-Mobile operadorearekin eta aske, baina oraindik ez dakite Europara noiz helduko den. Googleko injineruek Europara Vodafonen eskutik helduko dela uste dutela aipatu dute. Hala ere, Googleren politika operadore guztiei zuzendutakoak eta askeak diren mugikorrak sustatzea da, beraz, beste telekomunikazio enpresekin ere egon ahalko da. Googleek ordenadorea erabiltzailearen sakelara eraman nahi duela adierazi du.
Bilaketa sistemak ahotsa ezagutzen du, oraingoz ingelesez bakarrik, eta eskatutako orrialdera eramaten zaitu. Bere kamarak ere irudi bat hartu dezake eta eskatutako orrialdera eraman.
Mugikorra zeregin anitz ditu, hortaz, aplikazio desberdinekin aldi berean lan egin dezake. Googleko injineruek mugikor berriaren potentzia, kapazitatea eta pantaila azpimarratu dute.