Gizartea
Forondan atxilotua
Espetxe-zigorra, Ciudad Realeko aireportuko zuzendariarentzat
Erredakzioa
Ricardo Gonzalez Placer kartzelara bidaltzea berretsi du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak. Gonzalez abenduaren 24an atxilotu zuten Forondan, drogen aurkako operazio batean.
Ricardo Gonzalez Placer Ciudad Realeko Aireportu Zentraleko karga terminaleko garapen zuzendari ohia espetxera bidaltzeko agindua berretsi du gaur Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak. Gonzalez Placer abenduaren 24an atxilotu zuten Forondako (Gasteiz) aireportuan egindako drogen kontrako operazio batean.
Horrela baieztatu dute iturri juridikoek, Pedrazek hartu du erabakia, nahiz eta Gonzalez Placer Gasteizko epaile batek galdekatu atxilotu zutenean. Epaile horrek behin-behineko espetxealdia agindu zuen eta gaur neurri hori berretsi du Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Izapide berriak abian jarriko ditu orain Pedrazek, operazioan atzemandako ordenagailuen eta agirien azterketa esaterako.
Gonzalez Placerrek baja boluntarioa eskatu zuen atxilotu ostean. Kolonbiatik zetorren hegazkin batean bi tona kokaina atzeman zituen Poliziak Gasteizko aireportuan, 47.000 arrosa eta krabelinen artean ezkutatuta. Operazio horretan 13 lagun atxilotu zituen Poliziak, horietako bat Gonzalez Placer.