Albisteak
Tendentziak-Moda
Emma Watson, 2009an jantzi dotoreenak erakutsi zituen gaztea
Luzia Zugadi
Watson eta bere anaia Burberry marka ezagunaren 2010eko udaberriko gazteentzako bildumaren protagonista bihurtu dira.
19 urte soilik dituen arren, Emma Watsonek estilo izugarria dauka. Janzteko modu bitxia du eta, beharbada horregatik, 2009ko ondoen jantzitako nerabea izendatu dute.
Watsonek arropa sofistikatuak eramaten ditu eta bere janzkerak ez dauka Disneyko gainerako nerabeen janzteko moduarekin zerikusirik.
Orain dela egun gutxi Burberry markaren irudi bezala aurkeztu dute. Hain zuzen ere, marka ezagun honen 2010eko udaberriko gazteentzako bildumaren protagonista bihurtu dira bera eta bere 17 urteko neba.
Harry Potterren pelikulen estreinaldietan Chanelen jantziak harro erakutsiz hazi zen izar gazte hau eta denborarekin estilo propioa eta ezberdina izatea lortu du. Besteak beste, Temperley London, Rodarte, Proenza Schouler, vintage Ossie Clarck eta Burberry Prosurm markak hautatzen ditu gaur egun Emma Watsonek.