Itxi

Gizartea

Komunikazioa

3.200 kazetari baino gehiagok lanpostua galdu dute urte batean

Erredakzioa

Kazetarien Erakundeen Foroak profesionalen lana erregulatzen duen eta Informazio Eskubidea bermatzen duen lege bat aldarrikatu du.

Kazetaritzan diharduten 3.200 pertsona baino gehiagok euren lanpostua galdu dute "urte bat baino gutxiagoko epean" asteburu honetan Madrilen biltzen den Kazetarien Erakundeen Foroak (FOP) salatu duenez.

Agiri baten bidez, foroak profesionalen lana erregulatzen duen eta Informazio Eskubidea bermatzen duen lege bat aldarrikatu du. Horretaz gain, kaleratze "kateari" eta lan baldintzen hondatzeari amaiera jartzen dituzten neurriak hartzea aldarrikatu du.

Agirian adierazten denez, 3.200 langilek euren lanpostua galdu dute "Gobernuaren pasibitatearen" aurrean.

Kazetarien Erakundeen Foroak adierazi duenez, denbora asko darama erakunde guztien arteko lege baten inguruan lan egiten.

Bileran Informazio Eskubideko Bermeen Lege Organikoaren azken urratsak finkatu dira.