Binakakoa
Berasaluze eta Beginoren aurka
Binakako Txapelketa: Irujok eta Beroizek, bitik bi (22-20)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Irujok bere mailarik onenetakoa eman behar izan du txapelketako bigarren garaipena lortu eta lidergoa eskuratzeko.
Juan Martinez de Irujok eta Mikel Beroizek 22 eta 20 irabazi dute Pablo Berasaluze eta Aritz Beginoren aurka Eibarren jokatu duten binakako txapelketako bigarren jardunaldiko partida.
Partida luze eta borrokatua izan da, tarteka ikusgarria, tarteka huts dezente, Irujok bere mailarik onenetakoa eman behar izan du gaur txapelketako bigarren garaipena lortu eta lidertza eskuratzeko.
Bihar Mungian bigarren jardunaldiko azken partida jokatuko da. Olaizola II eta Mendizabal Xala eta Zubietaren aurka neurtuko dira.
Promozio txapelketan, Urrutikoetxeak eta Argotek 22 eta 8 irabazi dute Asier Berasaluzeren ordez aritu den Cabrerizo eta Larrinagaren aurka.