Politika
Bilera
Lopez eta Urkullu urtarrilaren 29an batzartuko dira, Gasteizen
Erredakzioa
Bilera goizeko 10:30etan hasiko da Lehendakaritzan, Radio Euskadik jakinarazi duenez.
Patxi Lopez lehendakaria eta Iñigo Urkullu EAJko presidentea Gasteizen bilduko dira datorren ostiralean, hilaren 29an.
Bilera goizeko 10:30etan hasiko da Lehendakaritzan, Radio Euskadik jakinarazi duenez. Lehendakariak Gobernuaren eta oposizioaren arteko harremanak sendotu nahi ditu.
Horretarako, aldizkako bilerak egingo dituztela aurreratu du lehendakariak.
Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ziurtatu duenez, alderdi jeltzaleak "2011ko Bizkaiko hauteskundeak irabazi beharko ditu", "PSE-PPren arrabolak" Bizkaiko Aldundia eskuratu ez dezan.
Ortuzarrek "mundu guztiaren arteko" akordio politiko berriaren proposamenari buruz hitz egin du, EAJk "zubi izaera" duela eta eskaintza hori "Euskadik urte hauek ezin dituelako galdu PSE epe laburrera begira gobernatzen ari dela", azalduz