Itxi

Ekonomia

Hadroi azeleragailua

Leioako Espalazio zentroak Suitzako CERNentzat lan egingo du

Erredakzioa

ESS-Bilbaok ekipamendua eraikiko du Geneveko Hadroien Talka-eragile Handiarentzat (LHC), Ikerketa Nuklearraren Europako Erakundearen (CERN) programaren baitan.

Leioan egoitza izango duen ESS-Bilbaok ekipamendu zientifikoa eraikiko du Geneveko (Suitzako hiriburua) Hadroien Talka-eragile Handiarentzat (LHC), munduko partikula azeleragailu handienarentzat, Ikerketa Nuklearraren Europako Erakundearen (CERN) programaren baitan.

ESS-Bilbao euskal Espalazio Iturriak ohar batean jakinarazi duenez, Bizkaiko zentroak eta CERNek akordioa lotu dute eta horren arabera, Europako Erakundeak teknologia eta prestakuntza emango die euskal laborategiko langileei. Leioako Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitzan eraikitzen ari diren Parkean egongo a Espalazio Iturria.

EHUren eraikinean energia baxuko azeleragailuak sortzea aurreikusten dute eta teknologia hori erabat sinergikoa omen da LHCrekin.

Europak inoiz izan den partikula azeleragailu indartsuena du, eta hasieran arazoak eman bazituen ere, dagoeneko martxan da eta % 100ean ari da lanean. LHCk Big Bangaren ondorengo momentua irudikatu nahi du, izan ere, horrek unibertsoaren osaerari buruzko informazio baliagarria emango du eta egungo Partikulen Fisikaren eredu estandarraren baliagarritasuna baieztatu edo ukatuko du.

Horri buruzko lehenengo ikerketen ostean eta optimizazio programaren barruan, CERN azeleragailuaren egitura berri bat eraikitzeko lanean ari da LHCren injektore berriarentzat. Leioako zentroak horra bideratutako teknologia egingo du.