Teknologia
Pirata informatikoak
Haitirekiko elkartasuna erabiltzen dute spam bidez iruzurra egiteko
Erredakzioa
Hondamendiarekin batera dohaintzak egiten dituzten pertsonei korreo elektronikoaren bidez maula egiten saiatzen den mezu bolada bat agertu da.
Haitiko lurrikararen bidez sortutako hondamendiak dohaintzak egiten dituztenei korreo elektronikoaren bidez maula egiten saiatzen den mezu bolada bat eratu da.
SPAMfighter enpresaren arabera, pirata informatikoek herrialde karibearrarekiko elkartasuna eta interesa erabiltzen dute mezuen bidez iruzurra egiteko edo erabiltzaileen ordenagailuak kaltetzeko. Duela egun batzuk, helburu berdinekin erabili zuten Tiger Woods golflariaren sexu intimitateei buruzko albistea.
Enpresak egoera "kezkagarria" dela salatu du, lurrikarari buruzko iragarpen bonbardaketa hazkundean baitoa internauta asko une bakoitzeko informazioa bilatzen ari baitira.
"Interneteko erabiltzaileak zuhurrak izan behar dute Haitin izan den lurrikararen ostean dirua emateko deiak jasotzen dituztenean", adierazi du Martin Thorborg SPAMfighter-en sortzaileetako batek.
Spam mezuak sortzen dituztenek "Haitin gertatutako berrien inguruan informazioa eskuratu nahi duten erabiltzaileen beldurra, nahastea eta interesa aprobetxatzen dute etekina ateratzeko eta ordenagailuak infektatzeko", azaldu du Thorborg-ek.