Itxi

Mundua

Lurrikarak

Lurrikara bana izan dira Kaiman uharteetan eta Txileko hiriburuan

Erredakzioa

Dardaren ondorioz ez dira biktimarik edo kalterik izan.

Ritcher Eskalan 5,1 graduko indarra izan duen lurrikara batek Txileko hiriburua, hiriburuaren inguruko herriak eta Valparaiso jo ditu gaur, baina ez da biktimarik eta kalte materialik izan, agintariek jakitera eman dutenez.

Kaiman uharteetan ere lurrikara indartsua atzeman dute gaur, 5,8 gradukoa hain zuzen ere, AEBetako Geologia zerbitzuak zabaldu duenez. Dena dela, ez dute esan dardaren ondorioz biktimarik edo kalterik izan ote den.