Elkarrizketak
"Albiste Faktoria"
"Asko ezkor dira ETA-ren agiriaren aurrean; ni baikor naiz"
A.O.
Euskadi Irratia
Peio Etxeberri Aintzar, Abertzaleen Batasuneko bozeramailea
"AB-ren izenean erantzun nezake asko ezkor direla ETA-ren agiriaren aurrean; ni, ordea, baikor, naiz, esaldi nagusia baita aurrerantzean prozesu demokratiko eta soilik demokratikoa izango dela, eta hori da adierazgarriena".
"Euskalerrian akordio bat lortu behar da herritar guztien aretan, eta bestalde Espainiar estatuaren aldetik borondate politiko ona behar da. Momentu honetan, borondate hori agertzen ari da ezker abertzaleran aldetik"
"Ez da sekretua Aralarrekin dugula loturarik azkarrena helburua eta metodoak partekatzen ditugulako, AHTren txostenean bat gatoz, azpiegitura guztiekin ere bai, eta nazio ikuspegitik aztertu behar direla".
Sarkozyren lurralde antolaketa berriak ekar lezake IEH oraino gehiago desagertzea Frantziako egitura instituzionalean
"Guk ezker abertzale gisa erantzun behar diogu Sarkozy-ri: mundu liberal batean gaude, gure lehen lana da azkenean bere logika neoliberalista horien kontra egitea eta alternatiba baikor eta soziala berreskuratzea".