Albisteak
Kontzertu akustikoa
Petti eta Capsula Bilboko Cotton Club aretoan izango dira
Erredakzioa
Urtarrilaren 21ean kontzertu akustikoa eskainiko dute, 20:00etatik aurrera.
Urtarrilaren 21ean Pettik eta Capsulak kontzertua eskainiko dute Bilboko Cotton clubean. Juan Luis Perez Petti, abeslari eta gitarrista nafarra izango da kontzertua ematen lehena. 20:00etan hasiko da saioa eta blues-rock musika izango da oinarri nagusia. Petti, Noise Hole taldeko kidea izen zen , geroago bakarkako bideari ekin zion. Lau disko grabatu ditu Amets bat, Arrazoiak, etxeko uzta eta On. Petti folk, blues eta rock arloan euskal musikan dagoen kantari berezienetariko bat da.
21:00etan Capsula taldearen txanda izango da. Buenos Airesen sortu zen taldea baina, Argentina utzi eta Bilbon jarri ziren bizitzen. Argitaratu duten azken diskoa Ivan Julian &' || 'amp; Capsula: The Naked Flame izan da., 2009an. Zuzeneko emanaldia ez dute musikara mugatzen, euren baliabide teknologikoak etorkizuneko garage-rockaren eredu paregabea bihurtzen dute taldea, Amerikako rock undergroundaren kutsuarekin.