Itxi

Mundua

Kritika bankuei

Ausbanc: "Ez da morala Haitiko dohaintzetan komisioak kobratzea"

Erredakzioa

Banku Zerbitzuen Elkarteak nabarmendu du bankuek ez luketela "oztopo" izan beharko Haitiko egoeraren aurrean.

Luis Pineda Banku Zerbitzuen Elkarteko (Ausbanc) presidenteak kritikatu egin du zenbait bankuk komisioak kobratu izana herritarrek Haitirentzat egindako dohaintzetan.

Pinedak adierazi du komisio horiek ez direla legez kanpokoak, baina bai, ordea, "ezmorala".

Bere hitzetan, Haitiko egoeraren aurrean bankuek ez lukete "oztopo" izan beharko. Are gehiago, herrialdeari lagundu egin beharko lioketela nabarmendu du, "haiek arazoak dituztenean guri eskatzen baitigute laguntza".