Itxi

Gizartea

Eusko Jaurlaritza

Amaitu da Tabako Lege berriari alegazioak aurkezteko epea

ETB

Erredakzioa

Sei bat hilabete barru izango da indarrean toki publiko guztietan erretzea debekatuko duen legea eta uneotan, erretzea debekatzen duen taberna gutxien duen erkidegoa da EAE.

Toki publiko guztietan erretzea debekatuko duen lege berriari alegazioak aurkezteko epea gaur amaitu da.

Sei bat hilabete barru izango da indarrean eta uneotan, erretzea debekatzen duen taberna gutxien duen erkidegoa da EAE Espainiako Estatu osoan. Ostalari gehienak legearen kontra agertu dira.

Bilbon, adibidez, 2.700 ostalaritza lokal daude eta hamarretan bakarrik dago debekatuta erretzea.