Itxi

Politika

Bilera lehendakariarekin

Urkullu: "Euskadi eraikitzeko nahia eskainiko diot batzarrean"

Erredakzioa

Lopez eta Urkullu urtarrilaren 29an batzartuko dira, Gasteizen. "EAJko presidentearekin luze hitz egiteko lehendakariaren asmoa" aztertuko dutela esan du Urkulluk.

"Gobernu ahul bati eta PPren babesa duen PSE bati Euskadi eraikitzen jarraitzeko EAJren nahia eskaintzera" joango Urkullu lehendakariarekin biltzera.

Urkulluk kazetarien galderei erantzun die horrela, orain dela 30 urte Aldana tabernaren aurkako atentatua dela eta, Alonsotegiko Udalean egindako omenaldian.

EAJko presidenteak esan duenez, "orain dela zortzi hilabete joan nintzen gogoarekin joango naiz oraingoan ere, orduan, erantzunik jaso ez banuen ere".