Itxi

Futbola

0-3ko markagailuarekin

Kopa: Sevillak erraz irabazi du Riazorren eta txartela ziurtatu du

Erredakzioa

Getafek, bestalde, kanporaketa bideratuta utzi du Ono Estadin 1-2 irabazita.

Sevillak eta Getafek Errege Kopako final-laurdenerako joaneko partidak irabazi zituzten Riazorren eta Ono Estadin, hurrenez hurren.

Sevillak txapelketa irabazteko faborito nagusia dela berretsi zuen Deportivo 0-3ko markagailuarekin gaindituta eta final-zortzirenetan Bartzelona handia kanpoan utzita. Baja ugarirekin egin zion aurre Manolo Jimenezen taldeak neurketari, baina ez zuen zailtasun handiegirik izan. Miraria beharko dute galiziarrek.

Fitxa teknikoa:

0-Deportivo Coruña: Manu; Laure, Piscu (Juca; 75''), Ze Castro, Lopo, Filipe Luis; Juan Rodriguez, Antonio Tomas (Añón; 64''), Juan Dominguez, Ivan Perez (Valeron; 54''); eta Bodipo.

3-Sevilla: Palop; Stankevicius, Escude, Dragutinovic, Fernando Navarro; Duscher, Romaric (Lolo;.86''); Navas, Renato, Capel (Perotti; 60''); y Negredo (Luis Fabiano; 76'').

Gol:

0-1; min.27, Negredo.

0-2; min.68, Renato.

0-3; min.70, Navas.

Getafek, bestalde, bideratuta uzti zuen hurrengo kanporaketarako txartela. Ezustean hartu zuen Gregorio Manzanoren taldea eta Ligan benetan zaila den futbol-zelaian irabazi zuen. Ligan etxean jokatutako bederatzi partidetan nagusi izan da Mallorca.

Fitxa teknikoa:

1 - Mallorca: Lux; Mattioni, Ruben, Nunes, Ayoze; Julio Alvarez (Keita, 59''), Marti, Mario Suarez, Castro; Borja Valero yetaAduriz.

2 - Getafe: Ustari, Miguel Torres (Contra, 79''), Mario, Rafa, Mane; Pedro Ríos, Boateng, Casquero (Celestini, 71''), Manu del Moral; Dani Parejo eta Roberto Soldado (Miku, 63'').

Golak:

0-1, 50'': Manu del Moral;

0-2, 68'': Miku;

1-2, 92'': Castro