Athletic Club
Arlonagusian
Lemoa-Athletic (0-0): Ordezko eta harrobiko jokalariekin
Erredakzioa
Lehen taldeko zortzi jokalari jarri ditu Caparrosek hasierako hamaikakoan Ramalho, Santamaria eta Galanekin batera.
Athletic Clubek hutsean berdindu zuen Bigarren B Mailako Lemoaren aurka Arlonagusian jokatutako lagunarteko partidan.
Lehen zatian markagailua estreinatzeko hainbat aukera izan zituen talde zuri-gorriak, argienak Joseba Etxeberriarentzat izan ziren. Atsedenaldiaren ostean parekatu zen neurketa eta Armando atezainak lan gehiago izan zuen. Iker Leonek gola sartzeko abagunea izan zuen 50. eta 59. minutuetan.
Athleticen hamaikakoa honakoa izan zen: Armando; Ramalho, Ustaritz (Ekiza, 58''), Santamaría, Galan (De Marcos, 46''); Muniain (Erik Moran, 73''), Iturraspe (Iñigo Perez, 63''), David Lopez, Gabilondo; Diaz de Cerio eta Etxeberria.