Itxi

Zinema

Jaialdia

Zinegoak: film gutxiago, arima bera

Erredakzioa

Edizio honetako Ohorezko saria Wieland Speck Alemaniako egile eta Berlinaleko 'Panorama' sekzioaren arduradunarentzat izango da.

Zinegoak, Bilboko Gay-Lesbo-Trans 7. Nazioarteko Zinemaldia urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra egingo dute aurten. Roberto Caston sariketaren zuzendariak aurtengo edizioaren edukiak aurkeztu ditu eta azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte sailak iaz jaso zituzten dirulaguntzak kendu dizkiete. Hortaz, aurrekontua %30 eta %40 bitartean jeitsi behar izan dute edizio honetan:&' || 'nbsp;60.000 eurotatik 90.000ra pasatu omen dira, bere hitzetan.&' || 'nbsp;

Horrela, Bilboko Udalak emandako dirulaguntzak "bere horretan mantentzen" direla "aurten".

2010eko edizioaren Ohorezko Saria urtarrilaren 29an emango diote Wieland Speck Alemaniako egile eta Berlinaleko ''Panorama'' ataleko zuzendariari. Westler (1985) bezalako filma egin zuen:&' || 'nbsp;Alemania Ekialdeko eta egoaldeko bi gazteren arteko amodio istorioa da. Urtarrilaren 30ean izango da ikusgai.

L''ultimo giorno d''invierno film luzea goraipatu du Castonek, Fabio Ferrari gaztearena. Mundu mailako estreinaldia Bilbon egingo dute. Daniel Cortazar egile bilbotarraren Los fuegos izeneko film labur euskalduna ere lehen aldiz ikusi ahal izango da. "Euskal Herriko lan gutxi" aurkeztu direla azaldu du zuzendariak.&' || 'nbsp;