Baskonia
Ordezko bila
Caja Laboral: Stanko Baracek ez du Kopa jokatuko
Erredakzioa
Pibot baskoniarrak hilabete jokatu gabe egongo da ezker oinean haustura izan baitu.
Stanko&' || 'nbsp;Barack&' || 'nbsp;Caja&' || 'nbsp;Laboral&' || 'nbsp;Baskonia taldeko pibotak ezin izango du Errege Koparen hurrengo ekitaldian parte hartu, ezker oinean haustura izan baitu eta gutxienez, hilabete egongo baita jokatu ezinik. Lesioaren larritasuna eta osatzeko epea, egiten ari zaizkion probek emango dute zehatz-mehatz.
Dusko Ivanovicek, arazoak ditu berriz ere taldea osatzeko eta aurten lesioekin zorterik ez du talde gasteiztarrak. Kopaz gain,&' || 'nbsp;Baracek Euroligako&' || 'nbsp;Top16ko hainbat partida ere galduko ditu eta gainera, txapelketa honetan ezin da jokalari aldaketarik egin.
Lesioaren osatze-epea ez badakite ere, Baskoniako zuzendariek merkatura jo dute kroaziarraren ordezkoa topatzeko. Europarra bada&' || 'nbsp;ACBn eta&' || 'nbsp;Euroligan jokatzeko aukera du etor daitekeen jokalari berriak, baina atzerritarra bada, aldaketak egin beharko lituzke Ivanovicek, ezin direlako aritu bi atzerritar baino gehiago ACB txapelketetan.