Gizartea
Sastada eman ostean
Lekunberriko hilketan auzipetuetako bat aske utzi du epaileak
Erredakzioa
Epailearen hitzetan, D. M. V.k ez zituen zuzenean asesinatze edo gizahilketa deliturik egin: ez zuen biktima heldu edo jipoitu, ezta gazteari bere burua babesten eragotzi.
Iruñako Instrukzioko Epaitegiko epaileak Lekunberriko hilketan auzipetutako D. V. M.ri behin-behineko eta fidantzarik gabeko askatasuna ezarri dio. Gaztea joan den astelehenetik kartzelan zegoen ustez Lekunberriko dantzatoki batean Donostiako gazte bati sastada eragiten parte hartzeagatik. Ezbeharra joan den urtarrilaren 16an gertatu zen Nafarroan.
Lekuko baten deklarazioaren ostean, agerian gelditu da D.V. Mk ez zuela 21 urteko A. L. L. Gazte donostiarraren hilketan parte hartu laguntzaile edo gaizkide bezala, epailearen hitzetan. Dena den, delitu-estalketa bezalakoa egotzi diezaiokete.
Hori horrela, epailearen hitzetan, D. M. V.k ez zituen zuzenean asesinatze edo gizahilketa deliturik egin: ez zuen biktima heldu edo jipoitu, ezta gazteari bere burua babesten eragotzi. Gainera, epailearen arabera, S. F. R. S. ustezko sastadaren egileari ez zion animatu erasoa egitera.
Ikerketaren une honetan D. M. Vrentzako behin-behineko espetxealdia zuzenbidearekin bat ez datorrela esan du epaileak.