Politika
Kaleko indarkeria
Ertzaintzak Santutxun atxilotutako gaztea aske utzi dute
Erredakzioa
Herrizaingo Sailaren arabera, gazteak antsietate krisia izan zuen komisarian zegoela eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
Joan den asteartean Bilboko Santutxu auzoan istiluak izan ziren: ezezagun talde batek zenbait auto eta 17 kontainer erre zituen eta banketxe batzutan ere kalteak eragin zituen.
Gertakarien ostean Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen, erasoetan parte hartzea leporatuta eta orain aske utzi dute.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gazteak epailearen aurrean deklaratu beharko du, baina bitartean libre geratu da.
Komisarian atxilotuta zegoela antsietate krisi bat izan zuela eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zutela azaldu du Herrizaingo Sailak. Senda-agiria jaso zuenean, epailearen esku utzi zuten.