Albisteak
Musika agenda
Asteburuko kontzertu nagusiak
Luzia Zugadi
Lor, Sei Urte, El menton de Fogarty, The Sunday Drivers eta Callers izango dira, besteak beste asteburuko izar nagusiak.
Lor eta Sei urte arituko dira Bermeoko Kafe Antzokian eta Keu Agirretxe kantari ondarrutarra, El Menton de Fogarty, Gose eta The Cherry Boppers Bilboko antzoki ezberdinetan.
Horrez gain, Surkok Donostia bisitatuko du eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoak The Sunday Driversen zuzenekoa hartuko du.
Igandea
Iganderako aipamen bakarra. Jimmy Jazzen baita, Callers taldea egongo da, 20:00etatik aurrera.