Teknologia
Lehen Internet konexioa
Twitterreko lehen mezua heldu da espaziotik
Erredakzioa
"Twitter unibertsoari agur bat", telekomunikazioen garapenean eta sare sozialen hedapenean beste pauso bat emateko erabilitako lehen hitzak izan dira.
Lurretik at, Internet konexio pertsonaleko lehen sistema inauguratu du gaur T.J. Creamer astronautak, espaziotik bidalitako Twitter mezu batekin. NASAk garatu du sistema berria.
"Twitter unibertsoari agur bat" ("Hello Twitterverse"), telekomunikazioen garapenean eta sare sozialen hedapenean beste pauso bat emateko erabilitako lehen hitzak izan dira.
Haririk gabeko sareetan oinarritutako sistema bati esker, Nazioarteko Estazio Espazialean diren astronautak zuzenenean eta modu pertsonalean Interneten sartu ahal izan dira, beste bitarteko sistemarik gabe, orain arte gertatu bezala.
Aurrerantzean Creamer bezalako astronautek zuzeneko komunikazioak hobetuko dituzte, NASAren arabera. Izan ere, aurrerabideak astronauten bizi-kalitatea hobetuko eta espazioan egiten diren misio luzeetan izaten den bakardadearekin amaituko du.
Horrela, euren ordenagailuko pantailetatik esploratzaile batean sartzeko aukera izango dute astronautek eta Sarean ibili ahal izango dute, Lurrean dagoen urrutiko ordenagailu baten bidez