Itxi

Politika

Gara egunkariari agiriak

Bi errepikagailuren kontrako sabotajeak bere gain hartu dituzte

Erredakzioa

Bizkaian eta Araban izandako erasoek ETBk Erregearen gabonetako mezua eta "Euskal Herriak pairatzen ari den errepresioa" salatzeko helburua izan dute.

Bi ezezagunek Bizkaiko eta Arabako bi errepikagailuren kontrako sabotajeak bere gain hartu dituzte.

''Gara'' egunkariak argitaratu duenez, erasoek ETBk Erregearen gabonetako mezua eta "Euskal Herriak pairatzen ari den errepresioa" salatzeko helburua izan zuten.

Lehenengo erasoa abenduaren 24an jazo zen Oiz mendian (Bizkaia), ETBk Erregearen mezua emititu zuen egun berean.

Euren ustez, "onartezina da ETBk Espainiako Erregearen mezua helaraztea, Euskal Herria okupatzen ari diren indar armatuen nagusia delako". "EITBk argi utzi du Euskal Herria zanpatzen dutenen alde dagoela", salatu dute.

Bigarren erasoa urtarrilaren 15ean gertatu zen Arabako Arzubiaga udalerrian telefoniako antena baten kontra.

Eraso hau "Euskal Herriak azken asteetan pairatzen ari den errepresioa" salatzeko eta preso politikoei elkartasuna erakustea zuen helburutzat.