Txirrindularitza
Australian
Tour Down Under: Bosgarren etapa irabazi du Luis Leon Sanchezek
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Caisse d'Epargne taldeak burututako estrategiak eman dio garaipena txirrindulari espainiarrari. Greipelek lidergoan jarraitzen du.
Luis Leon Sanchezek (Caisse d''Epargne) irabazi du Tour Down Under probako bosgarren etapa.
Caisse d''Epargne taldeak estrategia ona burutu du eta horretaz baliatu da etapako irabazlea. Alejandro Valverdek lan bikaina egin du bere taldekidearentzat eta Luis Leonek ez du kale egin. Murtziarra hirugarren izan zen etapan eta bigarren bukatu zuen Luke Roberts australiarra.
Andre Greipelek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan eta azken etaparen zain 11 segundoko aldea du bigarren postuan den Luis Leon Sanchezekiko.
Bosgarren etapako sailkapena:
1. Luis Leon Sanchez (ESP) 3.29:39
.2. Luke Roberts (AUS) + 0:02
.3. Alejandro Valverde (ESP) + 0:04
.4. Cadel Evans (AUS) + 0:04
.5. Peter Sagan (SVK) + 0:06
Sailkapen nagusia:
1. Andre Greipel (GER/HTC-Columbia) 16.53:45
.2. Luis Leon Sanchez (ESP) + 11
.3. Luke Roberts (AUS) + 17
.4. Robbie McEwen (AUS) + 20
.5. Cadel Evans (AUS) + 21