Politika
"Oso positiboa"
''ETAren agiriak prozesu demokratikoa bultzatzen du''
Erredakzioa
Ezker abertzaleak ETAren azken dokumentuaren inguruan egindako balorazioa da. Horretaz gain, PPk eta PSOEk "errepresioa eta inmobilismoaren alde" egiten jarraitzen dutela esan du ezker abertzaleak.
Ezker abertzalea "positibotzat" hartu du ETAren azken agiria, non ezker abertzalearen ildo ideologikoa "bere gain hartzen" dituen, "prozesu demokratikoa bultzatzen duelako".
Horretaz gain, PPk eta PSOEk "errepresioa eta inmobilismoaren alde" egiten jarraitzen dutela esan du ezker abertzaleak. Bitartean EAJren erreakzioa "Rubalcabaren laborategitik" irten dela dio.
Agiri baten bidez ezker abertzaleak adierazi duenez, ETAk "prozesu demokratiko bat martxan jarri" nahi du. Horregatik, "oso positibotzat" jo du ETAren azken agiria.
Bandak argitaratutako agirian ETAk "bere egiten" ditu ezker abertzalearen planteamenduak eta bere indarra borroka politikoan oinarritzen dela esan du.
Ildo honetan, "gizarte osoa prozesu demokratikoa errealitate bihurtzeko pausuak eman" behar dituela esan du ezker abertzaleak.
PSOE, PP eta EAJri kritikak
Halaber, "behintzat publikoari begira, agente politikoek" ez dutela ETAren agiria berdin hartu esan dute ezker abertzalearen buruzagiek.
Horretaz gain, PPk eta PSOEk "errepresioa eta inmobilismoaren alde" egiten jarraitzen dutela esan du ezker abertzaleak.