Politika
Elkarrizketa Radio Euskadi
PSEk eta PPk santabarbara eskuratu nahi dute 2011n, dio Ortuzarrek
Erredakzioa
Bizkaiko EAJko presidenteak adierazi duenez, sozialistek eta 'popularrek' indarrak batuko dituzte Bizkaian 2011ko hauteskundeetan, "beira-arasa konstituzionalistan behar duten ehiza saria" baita.
Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJren presidenteak adierazi duenez, PSE eta PP mozorroa kenduta agertuko dira 2011. urteko udal-hauteskundeetara eta "indarrak batuko dituzte" instituzioetan gobernatu ahal izateko.
PSEk eta PPk datorren urteko hauteskundeetan "santabarbara" gobernatzea dute helburutzat, adierazi du Ortuzarrek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Orain EAJak gobernatzen dituen aldundiak eta Bilboko udala eskuratu nahi dituzte, jeltzalearen arabera.
Bizkaiko EAJko buruzagiaren arabera, sozialistak eta ''popularrak'' "Bizkaiaren bila datoz; beira-arasa konstituzionalistan behar duten ehiza saria" baita. Ortuzarrek "hartu ez dezaten" itxaropena dauka.
Buruzagi jeltzaleak Eusko Jaurlaritza "geldirik, ideiarik gabe" ikustea "kezkatzen" duela adierazi du eta datorren urtarrilaren 29an Patxi Lopez lehendakariarekin duten bilerara EAJ "proiektuz betetako karpetarekin joango" dela ziurtatu du.