Mundua
AEB
Obamak "demokraziari kolpea" ematea leporatu dio Auzitegi Gorenari
Erredakzioa
Hauteskunde kanpainan, adierazpen askatasun eskubidea babesteko, enpresei eman ahal zaien kontribuzio muga kendu ostean izan da AEBetako presidentearen erreakzioa.
Barack Obama AEBetako idazkari nagusiak "demokraziari kolpea" eman izana leporatu dio Auzitegi Gorenari, enpresei eman ahal zaien kontribuzio muga kentzeagatik, korporazioen adierazpen askatasuna babesteko.
Obamaren arabera, epai horrekin "publizitatean hainbat milioi dolar gastatzeko arrazoiak eman dizkie presio taldeei".
2008. urteko hauteskunde kanpainetan 6.000 milioi dolar gastatu zituzten. Haietatik 1.000 milioi baino gehiago presio taldeek eta beste erakunde pribatu batzuek emandakoak ziren.
AEBetako presidenteak adierazi duenez, Auzitegi Gorenaren erabakiarekin "zailagoa izango da zentzuzko legeak onestea, erakundeek hauteskundeetan muturra sartzeko eskubidea izango dutelako".
Obama epai horri erantzuteko Kongresuarekin batera lanean ari dela adierazi du.