Itxi

Politika

Jaurlaritzako bozeramalea

Mendia: "EAEANeko presidentearen bitartekotasuna ez da ona"

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako bozeramalea eta Justizia sailburuak urtarrilaren 28ko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bileran bitartekotasun horrekin amaitzeko adostasunera heltzea espero du.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramalea eta Justizia sailburuak adierazi duenez, "bitartekotasunak ez dira onak" eta Jaurlaritzari "Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren bitartekotasuna amaitzea eta datorren bost urteetarako Kontseiluak aukeratutako presidentea heltzea" gustatuko litzaioke.

Mendiak datorren urtarrilaren 28an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bileran akordio batera heltzeko itxaropean du, orain Fernando Ruiz Piñeiro presidente duen TSJPVren "bitartekotasunarekin" amaitzeko.

Mendiak adierazi duenez, "Justiziaren erreforma hain garrantzitsuarekin, ezinbestekoa da botere judizialaren laguntza izatea".

Jaurlaritzako bozeramalearen ustez, Gobernu aldaketa harreman aldaketa bat sortu du instituzioen eta botere judizialaren artean, EAEn. "Jaurlaritzaren eta Botere Judizialaren artean tentsio larregi bizi izan dugu orain arte, eta politikak ez du Justiziarengan eraginik izan behar", adierazi du Mendiak.