Albisteak
Disko eta bira banarekin
Scorpions taldeak agur esango du
Garazi Urdanpilleta
45 urteren ostean, 2010 izango da talde alemaniarraren ibilbideko azkena. Martxoan argitaratuko duten Sting in the tail diskoa aurkezteko mundu osoan egingo duten birarekin agurtuko dituzte zaleak.
Scorpions taldeak agur esango duela iragarri du. 45 urteko ibilbideari amaiera jarri nahi dio talde alemaniarrak eta, horretarako, azken diskoa atera eta bost kontinenteak zeharkatuko dituen bira egingo du. Sting in the tail lan berria martxoan izango dute kalean.
Taldeak bere webgune ofizialean argitaratu duen oharrarekin egin du iragarpena. Bertan adierazi dutenez, euren "ibilbide ikaragarriari" sekula atera duten "disko onenetako batekin" eta mundu osoa zeharkatuko duen birarekin eman nahi diote amaiera. Oraingoz, Txekian, Errusian, Belgikan,&' || 'nbsp;Alemanian,&' || 'nbsp;Suitzan eta Frantzian dituzte hitzartuta kontzertuak.
"Bidearen amaierara iritsi gara" esan diete Scorpionseko kideek zaleei eta taldeari lau hamarkadatan emandako babesa eskertu nahi izan diete ohar horren bidez.
Rudolf Schenker gitarristak eta Wolfgang Dziony bateriak sortu zuten&' || 'nbsp;Scorpions taldea 1965an. 45 urteko ibilbidean 75 milioi disko saldu ditu taldeak mundu osoan eta kantu benetan arrakastatsuak osatu ditu, tartean, "Rock like a hurricane" eta "Still loving you", heavy metalaren balada ezagunenetakoa. 80ko hamarkadan atera zuten lehen diskoa eta orain arte argitaratu duten azkena Unbreakable da (2004). Martxoan helduko zaigu, esan bezala, taldearen ibilbide arrakastatsua biribilduko duen lana, Sting in the tail.