Itxi

Mundua

Haitira

300 polizia bidaliko ditu Europak Nazio Batuen lana indartzeko

Erredakzioa

Polizia militarra daukaten herriek bidaliko dituzte agenteak. Espainiako Guardia Zibila, Frantziako jendarmeak edota Italiako karabineroak joango dira Haitira, besteak beste.

300 bat jendarme bidaliko ditu Europar Batasunak Haitira, Nazio Batuek bidalitako taldeen lana indartzeko helburuarekin. Urtarrilaren 12an lurrikara indartsu batek Haiti suntsitu egin zuen.

Polizia militarra daukaten herriek bidaliko dituzte agenteak. Espainiako Guardia Zibila, Frantziako jendarmeak edota Italiako karabineroak joango dira Haitira, besteak beste. Orotara 300 bat pertsona bidaliko ditu Europak

Italiak 100-150 polizia bidaliko ditu Nazio Batuei laguntzea, Frantziak 100 bat agente, Holandak 50 eta Espainiak 20 eta 40 artean.

Nazio Batuen menpean izango dira Europatik etorriko diren polizia horiek. Sei bat hilabete egongo dira Haitin.

Hainbat herrialde eta erakundetako ordezkariak Montrealera (Kanada) heldu dira, gaur Haitiri buruz egin duten nazioarteko goi-bilerara.

Kanadako Kanpoko Arazoetako ministroak adierazi duenez, bileraren helburua Haiti berreraikitzeko plan bat koordinatzea da.

"Orain behar duguna guztion artean eratutako plan bat da, haitiarren beharrizanei erantzuteko", adierazi du ministroak.
Hainbat herrialdek AEBek laguntza humanitarioa nola kudeatu duen kritikatu dute.

Koalizio Humanitarioa deituriko Gobernuz Kanpoko Erakunde talde batek bileran Haitiren kanpo-zorra barkatzea adostea eskatu du, 890 milioi dolar inguru.

Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendariaren ustez, Haitik "Marshall Plan baten beharra du", Bigarren Munduko Gerran Europan egin zutena bezalako.

120.000 lagun hil egin dira lurrikararen ondorioz eta Haitiko agintarien ustez zifra hori 150.000raino igo daiteke.