Albisteak
Tendentziak
Munduko futbol kopako zapatilak atera ditu Adidasek
Luzia Zugadi
AdiFC bildumak diseinua eta funtzionaltasuna nahasten ditu eta oso modernoa da. Guztira lau pare ezberdin merkaturatu ditu Adidasek.
Aurten munduko futbol kopa jokatuko da eta Adidasek omenaldi berezia egin nahi izan dio txapelketa ospetsu honi. Horregatik, zapatilen bilduma berezia atera du "Mundiala"ri begira.
AdiFC bildumak diseinua eta funtzionaltasuna nahasten ditu eta oso modernoa da. Guztira lau pare ezberdin merkaturatu ditu eta Alemania, Italia, Ingalaterra eta Brasilgo selekzioak omentzen dituzte lau pare hauek.
Herrialde bakoitzeko banderako koloreetan oinarrituta, diseinu diskretuak eta, era beren, erakargarriak sortu ditu Adidasek. Brasilgo zapatilak dira nabarmenenak, baina, Ingalaterra eta Alemania ordezkatzen dutenak askoz ere diskretuagoak dira.