Gizartea
Webgune berria
SGAEk sareko proiektu berria aurkeztu du: 'SGAE 360º'
Erredakzioa
Egile eta Editoreen Elkarteak bezero eta kideei eskaintzen dizkien zerbitzuak doan emango ditu sarearen bidez, "legezko negozioa sustatzeko eta internet bidez negozioa errazteko".
Egile eta Editoreen Elkarteak (SGAE) sareko proiektu berria aurkeztu du, ''SGAE 360º'', Diska eta Musika Edizioaren Nazioarteko Merkatuan (MIDEM), musika merkatuaren azoka nagusia, Cannes-eko Jaialdietako Jauregian.
Pablo Hernández SGAEko zuzendariordeak eta Jose Neri Egile eta Editore Digitalen Elkarteko (SDAE) zuzendari orokorrak prentsaurrekoa egin dute webgunea aurkezteko.
''SGAE 360º''ren bidez Egile eta Editoreen Elkarteak bezero (300.000 inguru) eta kideei (95.000 inguru) eskaintzen dizkien zerbitzuak doan emango ditu sarearen bidez, "legezko negozioa sustatzeko eta internet bidez negozioa errazteko".
''SGAE 360'' webguneak elkartearen bezeroen musikaren kontsumoari buruzko informazioa biltzeko tresnak errazten ditu ere.