Gizartea
Gizarte-zientziak
Jose Luis de la Cuesta, Ikerkuntzako 2009ko Euskadi Saria
Erredakzioa
Zigor Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakaria da, eta beste hainbat erakundeetan ere parte hartzen du.
Jose Luis de la Cuesta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria eta Zigor Zuzenbideko katedradunak jasoko du Ikerkuntzako 2009ko Euskadi Saria, Gizarte Zientzia eta Humanitateen arloan.
Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak jakinarazi dio sariaren berri Patxi Lopez lehendakariari.
Zigor Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteko lehendakari ere bada, eta beste hainbat erakundetan ere parte hartzen du. Horrez gain, lan eta artikulu ugari ere eman ditu argitara Zigor Zuzenbidearen arloan, besteak beste.
Aurtengoan ohorezko aitortza ere izango du sariak, hain zuzen, De la Cuestaren irakasle eta lankide izandako Antonio Beristain omenduko dute. Abenduaren 30ean zendu zen Beristain, eta kriminologia arloan maisu izan zen.