Itxi

Gizartea

Justizia Ministerioarekin

Euskadik Gerra Zibileko hilobien mapa egiteko hitzarmena sinatu du

Erredakzioa

Gerra Zibilean eta diktaduran desagertutakoen eta hildakoen gorpuzkiak aurkitzeko mapak izango dira.

Gaur Madrilen Justizia Ministerioak Gerra Zibileko hilobien mapa egiteko akordioa sinatu du zortzi erkidegorekin, tartean, Euskadirekin. Katalunia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Extremadura dira gainerakoak.

Gerra Zibilean eta diktaduran desagertutakoen eta hildakoen gorpuzkiak aurkitzeko mapak izango dira, Memoria Historikoaren Legeak jasotzen duen bezala.

Desagertutakoak topatzeko, gorpuak hobitik ateratzeko eta identifikazioa egiteko parametroak ezarri nahi ditu akordioak.

Gaur sartu da indarrean akordioa eta urte bukaerara arte egongo da indarrean.