Mundua
Krisi politikoa
Brown eta Cowen Ipar Irlandan bildu dira
Erredakzioa
Justizia eta Barne Arazoetako eskumenak transferitzeko akordio ezak sortu du krisia eta Ipar Irlandako bake prozesua eten egin da.
Krisia gaindituko dela uste osoa dute, gaur arratsaldean Londresen bildu eta gero egindako adierazpenen arabera.
Peter Robinson Ulsterko Alderdi Unionista Demokratikoaren (DUP) buruzagiarekin eta Martin McGuiness Sinn Feineko ordezkariarekin bildu dira Brown eta Cowen.
DUP alderdiak eta Sin Feinnek ez dute Justizia eta Barne Arazoetako eskumenak transferitzeko egutegiaren inguruan akordiorik lortu. Egun, Londresek kudeatzen ditu.