Albisteak
Tendentziak
Scarlett Johansson Mangoren irudia izango da berriro
Luzia Zugadi
Marka honek 2010eko udarako abiatu duen publizitate-kanpainako protagonista bihurtu da aktore estatubatuarra.
Scarlett Johansson aktore estatubatuarrak akordioa sinatu du Mango marka espainiarrekin, 2010eko udaberri/udako denboraldiko kanpainako protagonista izateko.
Aurreko publizitate-kanpainan Mangoren musa bihurtu ostean, Mario Sorrenti argazkilariak berriro fotografiatu du Lost in traslation filmeko protagonista, New Yorken egindako argazki-saio batean.
Esentzia "retroa" du Mangoren bilduma berriak eta marraz eta pikartaduraz jantzita dator. Kirol-jantzi asko jasotzen ditu eta, oro har, look urbanoa nagusitzen da arropetan.