Itxi

Gizartea

Osoko bilkuraren ostean

Hondakin nuklearrak biltzeko hautagaitza aurkeztea erabaki du Ascok

Erredakzioa

Gauzak horrela, Asco eta Guadalajarako Yebra herria dira Espainia osoko hondakin nuklearrak gordetzeko biltegia hartzeko hautagaiak. Gobernuak hartu beharko azken erabakia bihar bertan.

Ascoko Udalak onartu egin du Estatu osoko hondakin nuklearrak bere herrian biltzeko hautagaitza aurkeztea, goizean egindako ez-ohiko bilkura batean.

Bilkura tentsio handikoa izan da, Hilobi Nuklearraren kontrako Koordinakundeak elkarretaratzea egin du udaletxearen kanpoaldean eta hainbat bizilagun plenoa jarraitzen izan dira.

Rafael Vidal alkateak eta CIUko lau zinegotziek alde bozkatu dute, baita PSCko ordezkariak ere. Bi abstentzio izan dira eta oposizioan dauden bi hautetsi independentek kontra bozkatu dute.

Gauzak horrela, Asco eta Guadalajarako Yebra herria dira hondakin nuklearrak gordetzeko biltegia hartzeko hautagaiak. Espainiako Gobernuak hartu beharko azken erabakia bihar bertan.