Itxi

Ekonomia

Diru Funtsarean arabera

Espainia ez da atzeralditik aterako 2010ean

Erredakzioa

Joan den urrian Naziorteko Diru Funtsak egindako aurreikuspena mantentzen da; horren arabera, Espainiako ekonomiak % 0,9 gora egingo du.

Espainiako hazkunde-tasa dezima bat igoko da 2010ean; dena den, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, atzeraldian jarraituko du, izan ere, Espainiako ekonomiak % 0,6 behera egingo du, gainerako ekonomia aurreratuek gainditu duten bitartean.

Hori horrela, Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspen berriaren arabera, ekonomia aurreratuen artean Espainiako Barne Produktu Gordina behera egingo duen bakarra izango da.

Joan den urrian Diru Funtsak egindako aurreikuspena mantentzen da; horren arabera, Espainiako ekonomiak % 0,9 gora egingo du.

Era berean, mundu-ekonomiak goranzko joera izango duela esan du eta 2009an mundu mailako ekonomiak % 0,8ko uzkurdura izango duela uste du; urrian aurreikusitakoa baino gutxiago. 2010an, aldiz, % 3,9 gora egingo du (zortzi dezima) eta 2011an % 4,3ko hazkundea espero du.

"Susperraldi ekonomikoa uste baino bizkorrago hasi da; hala ere, garapen ezberdina dauka herri bakoitzean", azaldu dute Nazioarteko Diru Funtsatik.