Osasuna
Final-laurdenak
Kopa, Osasuna-Racing: Camachok ez du hamaikakoaren arrastorik eman
Asier Legarda
Taxoare
Gorritxoen hasierako hamaikakoa ezkutatu egin du Osasunako entrenatzaileak Kopako final laurdenetako itzulerako partidaren atarian.
Jose Antonio Camachok ez dio inolako erraztasunik eman nahi Kopako final laurdenetan aurkari duten Racing taldeari, eta bihar Nafarroako erresuman Racingen aurka hasieratik zelairatuko duen hamaikakoaren inguruko arrastorik ez du eman entrenatzaile espainiarrak. "Aurkariak ere ez dite sango nork jokatuko duen. Gainera, berdin da nork jokatzen duen", esan du Camachok hamaikakoa ezkutatzeko aukera arrazoitu asmoz, nahiz eta kanporaketa gainditzen ahaleginduko den taldea zelairatuko duela ziurtatu.
"Norgehiagoka parekatua izango da, antzeko taldeak baigara, eta zenbakiek ere hori diote. Dena dela, gure zelaian eta zaleen babesarekin jokatuko dugu eta horrek nabaritu egin behar du. Finalerdietarako sailkatzeko balio duen partida da, eta gure zelaian jokatuta lau onenen artean izateko aukeran egotea pizgarria da denontzat. Kopan hasi ginenean bezala ez da", esan du Camachok Kopako partidari erabakigarriari buruz.