Itxi

Politika

Polizia operazioa

Herrizaingo Sailak ETAren aurkako operazioaren bideoa publikatu du

Erredakzioa

Irudietan bi atxiloturen etxeetan egin duten sarrera ikusten da. Ertzaintzakgrabatutako irudiak dira.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ETAren aurkako polizia operazioaren irudiak publiko egin ditu. Operazio horretan bost pertsona atxilotu ditu, ETAko kide ''legalak'' (Poliziak fitxatu gabekoak) izatea egotzita.

Irudietan bi atxiloturen etxeetan egin duten sarrera ikusten da. Ertzaintzak berak grabatutako irudiak dira, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak prentsaurrekoan informatu duenez, atxilotutakoak honakoak dira: Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Xeber Uribe, Iñaki Esnaola eta Jabier Zubizarreta. Hain zuzen ere, Ondarroan (Bizkaia), Deban eta Mutrikun (Gipuzkoa) atzeman dituzte.

Aresen arabera, "argi eta garbi" dago atxilotutakoek Ondarroko Ertzain-etxearen aurkako atentatuan parte hartu zutela. Halaber, Azpeitiko errepikagailuaren eta Abiadura Handiko Trenaren obra batzuetako makinen aurka egin izana ere egotzi dizkie.

Ertzaintzak uste du atxilotutakoak ''legalen'' (Poliziak fitxatu gabekoak eta bizimodu arrunta zutenak) talde bat osatzen zutela, baina ETAko kide ''liberatuentzat'' (Poliziak fitxatutakoak eta ETAk soldatapean dituenak) lan egiten zutela.