Itxi

Politika

Ez dute eztabaidarik egingo

Espainiak ez du ezarriko biziarteko kartzela-zigorra

Erredakzioa

Zapateroren hitzetan, "eztabaida horrek ez dauka indar nahikorik" eta egungo araudiak "delitu larrienei erantzun penala" ematen die.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, Espainian ez da ezarriko biziarteko kartzela-zigorra; izan ere, araudi espainiarrak "delitu larrienei eta bortitzenei erantzun penala" ematen die.

Zapaterorentzal, PPk eskatutako eztabaidak ez dauka indar nahikorik: Marta del Castillo gaztearen desagerpenaren urte bat betetzen denean, eztabaida "oportunista" eskatu duela uste du Gobernuko presidenteak.

Moncloako Jauregian Norvegiako presidentearekin batera egindako agerraldian, Estatuko ordenamendu juridikoak delituentzako aurrikusten dituen "zigorrak nahikoak" direla adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta, "plano praktikoan", zigorren betetzea egokia dela Europako beste edozein herrirekin alderatuta.

Biziarteko kartzela-zigorra ezartzearen inguruko eztabaida sakona eta "lasaia" hastearen alde azaldu da gaur Mariano Rajoy PPko presidentea.