Itxi

Futbola

Ez litzateke lehenengo aldia

RFEF: 1. eta 2. Mailako partidak, astelehen eta ostiraletan

Erredakzioa

Federazioak koordinazio hitzarmena sinatu du Profesionalen Futbol Ligarekin eta aukera hori datorren denboraldian jarri daiteke indarrean.

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) eta Profesionalen Futbol Ligak (LFP) Lehen Mailako partidak astelehenetan eta Bigarren Mailakoak ostiraletan jokatu ahal izateko aukera sinatu dute gaur koordinazio hitzarmen baten bitartez.

Akordioa 2014. urtera arte egongo litzateke indarrean Jorge Carretero Federazioko bozeramaileak esandakoaren arabera. Espainaiko futbol selekzioak jokatu ezean erabili ahal izango da aukera hau.

1996-97 eta 1997-98 denboraldietan astelehenetan jokatu izan ziren neurketak (21:30ean).