Bilbao Basket
Blums, bikain
Benetton-Bilbao Basket (Eurocup): Garaipena Italian 69-76
Sara Lavado
Erredakzioa
Katsikarisen taldeak landutako garaipena eskuratu du "Last 16"ko lehen norgehiagokan eta larunbatean, ACBko partidan, Fuenlabrada mendean hartzea du orain helburu.
Ondo hasi zuen Bizkaia Bilbao Basketek Eurocupeko "Last 16"a. Ez zen partida erraza izan, baina lana handia eta kalitatearekin jarraipena eman zion taldeak Europako txapelketako bolada onari Benetton gaindituta.
Ez zen gaizki hasi partida bilbotarrentzat eta lehen minutuetan aurrea hartu zuten markagailuan (9-12, 6. minutuan), baina minutuek aurrera egin ahala nagusitu zen etxeko taldea eta lehen zatia 20-14 bukatu zen.
Katsikarisen mutilak bigarren laurdenean suspertu ziren eta Blums bikain bati esker (17 puntu atsedenaldian) zazpi puntuko errentarekin egin zioten aurre bigarren zatiari(35-42).
Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen eta italiarrek hainbatetan berdindu zuten norgehiagoka, baina Bizkaiak hiru puntuko errenta izan zuen azken laurdenaren hasieran (51-54). Neurketa ez zegoen erabakita eta Bizkaiak dena eman behar izan zuen azken hamar minutuetan garaipena erdiesteko.
Lehen laurdena: (20-14)
Bigarren laurdena (35-42)
Hirugarren laurdena (51-54)
Laugarren laurdena (69-76)