Gizartea
Gertakaria Nafarroan
50 pertsona etxetik aterarazi dituzte Barañainen sute batengatik
Erredakzioa
Sutea gauerdi aldera hasi da eta ez dago zauriturik.
Berrogeita hamar pertsona etxetik aterarazi dituzte Barañaineko etxe batean sute bat piztu delako, horrela adierazi du Nafarroako Gobernuak.
Sutea gauerdia aldera hasi da eta ez dago zauriturik. Hala ere, bizilagunak ordubete izan dira etxetik kanpo, suhiltzaileek sua kontrolatu eta eraikina aireztatu duten arte.
Suteak etxebizitzako egongela bakarrik kaltetu du. Gobernuak adierazi duenez, bertaratu diren suhiltzaileek berehala menderatu dute sutea.